XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALTZAINDIak 1978'ko irailean, Bergara`n antolatu duen BATZAR`ari. Bergara, 1978-IX-7. Urrestarazu'tarr Andoni

Adei onenaz: Batzar` or`i buruz banatutako itaunketari nire erantzuna eman badiot ere, bidezkoa iruditu zait ortan adierazi ditudan asmoak zeatzago ematea; or`engatik nire txosten au aurkezteko ausartzen naiz asmo oien betegar`ia izan diteken xedeaz.

Gure Erri`aren bizirako euskeraren ebazkizunak dituen aunditasun eta garrantzia dirala-ta, besterik begiratzeke, nire iritzia jakin-erazi nai dut emen, niretzako eginbidea orrela betetzen dudalakoan.

Lenengoz euzkal-ebazkizunaren elburuak ongi zedarritu bearr ditugula uste dut, ene iduriko onela nabari ditzakegunak: - Gure Erri`aren bizirako, euzkera ezinbestekoa dugu, beraz gure Erri guzia, bere osotasunean, EUZKALDUN izan bearr.

- Egiazko Erri euzkaldun batean, gizona euzkaldun osoa izaten.

- Ondorioaz, EUZKAL-ERRI`an mota guziko gai, alkarbide ta gogo-eginkizunetan, euzkera bide nagusia bezela erabiltzen.

- Guzi ortarako egokia izango dan euzkeraren BATASUNA lortzean.

Ene ustez elburu oiekiko batera gatoz guziok, eta bidezkoa danez, elburu oietarako alde ta aurka zer dagoen begiratzea bearrezkoena zaigu, enurarik gabe.

Asi gaitezen aurka zer dagoen begiratzen.

Zer esan ordez zertzuk esatea obea izango litzake, agian.